Manu Azkarateren askatasuna eskatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Ataria 2017ko azaroaren 13a

Elkarretaratzea egin dute Alcala-Mecoko espetxearen aurrean, Manu Azkarate eta Ibon Iparragirre presoen askatasuna eskatzeko; bertan daude bi presoak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azpimarratu duenez, "Iparragirreren gorputzak ez dauka defentsarik eta edozein momentutan hil daiteke. Garaian, bere gaixotasuna dela eta zigorra etxean betetzea onartu zioten, baina beranduago baimen hori bertan behera utzi eta berriro espetxeratu zuten." 
 
Iparragirrez gain, Manu Azkarate tolosarra egoera horretan dagoela azpimarratu dute: "Krudelkeria horren atzean dagoena ez da mendeku gose soila, herri oso bat ikaratzeko nahia eta, batez ere, preso politikoen
damutzea lortzeko saiakera baizik". 
 
 
Amnistia Mugimenduaren arabera, Espainiako Estatuak preso politikoei eskaintzen dien bakarra "Damutu ala hil" da. Bere herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren alde borrokatu duten euskal militanteak torturatu, bortxatu eta erail dituen estatua", jaso dute adierazpenean. 
 
Era berean, gehitu dute "amnistia osoaren gauzapena dela euskal preso politikoak eta Euskal Herria bera askatuko dituen aukera bakarra". 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!