Errigora duela lau urte sortutako eta auzolanean oinarrituriko ekimena da. Nafar hegoaldeko produktuak herritarren eskura jartzen ditu, ekoizleekin elkarlanean eta auzonalaren bidez. Ateratzen diren etekinen zati bat Nafarroako euskalgintzara zuzentzen da eta euskaltegi eta ikastolen esku jartzen dira.
Urtetik urtera hazten ari den ekimena da eta bi kanpaina egiten ditu urtean: bata udazkenean, produktu ezberdinen sortak osaturiko kaxak salduz, eta bestea udaberrian, olioa edota kontserba loteak salduz.
Euskal Herriko herri askotara hedatuta dago, eta Tolosan, Laskorain Ikastolan, Samaniego-Orixen, Inmakulada ikastolan, Galtzaundin, Aitzol Udal euskaltegian, Lizardin eta udaletxean bertan eska daitezke azaroaren 14ra bitarte, baita Errigoraren webgunean bertan.