III. Indoor Saria, Usabalen

Ataria 2017ko azaroaren 10a

Irristaka Taldeak izena emateko epea zabaldu du.

Abenduaren 3an, igandea, III. Irristaka Indoor Saria jokatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Sari hau Irristaka Taldeak antolatzen du, Tolosako Udalaren laguntzarekin. Horrez gain, Gipuzkoako Irristaka Federazioaren gidaritzapean burutzen da proba.

Bertan parte hartu ahal izateko, alde batetik, federatu lizentzia eguneratuta eduki beharko da. Bestetik, partaide guztiak beharrezko kirol aseguroa eduki beharko dute.

Izena ematea edo indoor sariaren inguruko informazioa, Irristaka Taldearen Facebook orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!