Manu Azkarateren eta gainerako preso gaixoen askatasuna eskatu dute

Ataria 2017ko azaroaren 8a

Sare mugimenduak deituta, Manu Azkarate eta gainerako preso gaixoen askatasuna eskatzeko giza kate ibiltaria egin dute gaur arratsaldean; Trianguloa, epaitegia eta osasun zentroa lotu dituzte.

Osasun zentroaren kanpoaldean amaitu dute mobilizazioa, eta bertan Manu Azkarateren eta Ibon Iparragirreren egoera nabarmendu dituzte: "Ibon Iparragirrek 20 defentsa soilik ditu, eta edozein gaixotasun edo zauri larrik bere heriotza eragin dezake. Zaila izango du aurtengo negua pasatzea ere". 

Era berean, mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute, eta bi deialdiren berri eman dute. Alde batetik, datorren larunbatean, azaroaren 11n, giza-katea egingo dute Basauriko kartzelatik osasun zentrora. Bertara joateko hitzordua 10:00etan egin dute, Alegiako Route 33 tabernan. 

Horretaz gain, abenduaren 9an bakegileek Parisen deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute; autobusa aterako da eskualdetik eta bertan izena emateko zerrendak ohiko lekuetan daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!