Lan duin batek, bizi duin bat bermatzen duelako

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko azaroaren 8a

LAB, Lan duina, Bizi duina 1 1510148415259
LAB, Lan duina, Bizi duina 2 1510148442582
LAB, Lan duina, Bizi duina 7 1510148549482
LAB, Lan duina, Bizi duina 9 1510148559253
LAB, Lan duina, Bizi duina 3 1510148465333
LAB, Lan duina, Bizi duina 4 1510148484717
LAB, Lan duina, Bizi duina 5 1510148507287
LAB, Lan duina, Bizi duina 6 1510148531076
LAB, Lan duina, Bizi duina 8 1510148554861
LAB, Lan duina, Bizi duina 10 1510148564623
LAB, Lan duina, Bizi duina 11 1510148570369

LAB sindikatua eskualdeko hainbat industrialdetan egon da gaur goizean, urrian abiarazitako ekimen ibiltariaren barruan; arratsaldean informazio gune bat jarriko dute Tolosako Trianguloan.

Tolosako Usabaldik atera da gaur goizean, LAB sindikatuak antolatutako kotxe karabana. Lan Duina, Bizi Duina ekimen ibiltaria eskualdez eskualde dabil azken asteetan, eta Tolosaldeko txanda da gaur. Goizean industrialde bat baino gehiagotan izan dira lan duina edukitzeak, bizitza duin bat bermatzen duela azaltzeko. Ideia horri lotuta hainbat eskaera egin dituzte bisitatutako industrialdeetan. Usabalen aparteko lan orduak egitearen kontra azaldu dira, Lizartzako Casa Ezeizan 35 orduko eta 1.200 euroko lanaldia aldarrikatu dute, Apatta Errekan lan osasunaren alde egin dute, Asuncion klinikan hitzarmen duina eskatu dute eta Tolosan zehar ere ibili dira lan duina eta bizi duina eskatuz.


Iurreamendin ere egon dira, bertako langileen borrokarekin bat eginaz. Izan ere, Iurreamendiko langileak mobilizazio eta protesta bat baino gehiago egiten ari dira. Egoitza KABIA erakundera eskualdatzen ari direla azaldu zuten orain gutxi, eta horri lotuta lanpostuak «nahieran» aldatzen ari direla salatu zuten. Gizarte zerbitzuen legeari lotuta ari dira aldatzen udal egoitzen kudeaketa ereduak eta ondorioz, Iurreamendi egoitzaren gidaritza Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du epe laburren. Horrek kezkatu ditu langileak, ez baitakite euren lan baldintzetan nola eragingo duen. Egoitzako udal langileek Tolosako Udalari eskatu diote lanpostu aldaketak bertan behera uzteko, eta LABen auto karabana probestuta egoitza parean egindako elkarretaratzean informazio eza salatu dute, beste behin. «Ez dakigu zer gertatuko den gure lanpostuekin, informazioa nahi dugu, baina ez digute ezer esaten», esan dute. «Udal langileak gara batzuk eta gure etorkizunak kezkatzen gaitu, noski, baina baita gure lankide askorena, behin-behinekoak dira, azpikontraten bidez, eta euren etorkizuna ere kezkatzen gaitu», gaineratu dute.

LAB sindikatuaren ekimen ibiltariak arratsaldean jarraituko du. Tolosako Zerkausian informazio gunea jarri dute  eta bertan izan dira ere, hainbat gazte eta pentsio duinen aldeko elkarteko zein TOPAko kideak ere. Herriko dendetatik ere pasa dira, jai egunetan jai egitearen garrantziaz hitz egiteko. Jendea gerturatu eta euren lan egoeraren inguruan dituzten zalantzak argitzea da jarritako informazio gunearen helburua. Sindikatu abertzaleko politika sozialetako idazkariak,  Bea Martxuetak, hitzaldia eskainiko du Burujabetza aldaketa sozialerako izenpean, gaurko ekimenari amaiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!