Tolosatzen ekimeneko bilera egingo dute gaur, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Hizkuntza Politika eta Hezkuntza departamentuak 2018. urteari begira lehenesten dituen jarduerak izango dituzte hizpide. Saioan udal teknikari bakoitza bere alorrean interesa duen herritar eta eragileekin bilduko da 2018. urteari begirako jarduerak lehenesteko eta, hala badagokio, 2018. urterako aurrekontuan jasotzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?