Bi pertsona atxilotu dituzte auto batetik erremintak lapurtzea leporatuta

Ataria 2017ko azaroaren 7a

18 eta 34 urteko bi pertsona atxilotu zituzten atzo Tolosako Iurre auzoan aparkatutako auto batetik erremintak lapurtzea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo gaueko 23:00ak aldera, herritar batek jakinarazi zien ertzainei Tolosako Iurre auzok auto batetik lapurtzen ari zirela. Udaltzaingoak gerturatu zirenerako alde egin zuten, eta N-1 errepidean, Alegiako noranzkoan, aurkitu zituzten.

Ertzainen presentziaz ohartuta, gidaria abiadura handiagoaz gidatzen hasi zen; azkenean, harrapatu egin zituzten eta bi pertsonak identifikatu zituzten. Auto barruan, hainbat erreminta ikusi zituzten eta konprobatu zuten auto horretatik lapurtu zituztela. Atxilotu egin zituzten, eta epailearen esku utzi zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!