Iñigo Arratibelek irabazi du Orona Get Up sarietako bigarren saria

Ataria 2017ko azaroaren 6a

Argazkia: orona.eus

Oronak Orona Get Up sariketaren VIII. edizioko sariak banatu zituen ostegunean Orona Ideo egoitzan. Iñigo Arratibelek bigarren saria eskuratu du Igogailu eraginkorra lanarekin.

Hamabost proposamenek hartu dute parte sariketaren edizio honetan. Bi oinarrizko eskakizun bete behar zituzten lanek: garraio bertikalaren, hiri-mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren arloko nobedadeak barnean hartzea, eta ikerketaren eremuko berrikuntzak proposatzea. 

Iñigo Arratibel tolosarrak (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) jaso du bigarren saria Igogailu Eraginkorra lanari esker eta 1.000 euroko diru saria lortu du.

Duela zortzi urte sortu zen Orona Get Up sariketa eta ikasleek egiten duten lana aitortzea da helburua; ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak saritzen ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!