2017/11/04 11:00

Barazki Txotxongilo tailerra

Barazki Txotxongilo tailerra
Topic, Tolosa

Barazkiz beteriko tailer honetan, garai honetan azokan topa ditzakegun produktuak ezagutuko ditugu baserritarrekin batera. Azokako bisitaldiaren ondotik,  barazkien itxura behatuko da.

 

Haur eta gaztetxoei zuzendutako tailer honetan,  sortutako txotxongiloak biziarazten ikasiko dugu eta nola ez sortutako pertsonai berri hauekin jolastuko gara.

5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da, plaza mugatuak izango direnez aurrez izen ematea beharrezkoa izango da: 688 826 880.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!