Iurreamendiko baratzeak, ekoizle berrien zain

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko azaroaren 1a

Irudian, Villabonako baratze parkea.

Tolosako Udalak erabiltzaile berriei esleituko die, Iurreamendiko baratze parkeko baratzea, 2018-2021 epealdirako.

2014. urtean jarri zuten martxan Iurreamendiko baratze parkea, eta lursailak erabili eta ustiatzeko lehen epealdia amaitzear da. Horrela, urtarriletik aurrera erabiltzaile berriek sartu beharko dute ekoizle moduan, eta udalak izen-emate epea zabaldu du: azroaren 3a izango da horretarako azken eguna.

Esleipendunak zozketa bitartez zehaztuko ditu udalak, eta hiru erabiltzaile mota izango dira, orain arte bezala: langabetuena eta adimen urritasuna dutenena, elkarteena eta norbanakoena.

Iurreamendiko baratzeen zozketan parte hartzeko izen-emate orria eta informazioa eskuragarri daude www.tolosa.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!