Peña II.a Promozio Mailako Lau t'erdiko finalean egongo da

Ataria 2017ko azaroaren 1a

Jon Ander Peñak astelehenean jokatu zuen finalerdietako ligaxkako azken partida. Irabazlea finalera pasatzen zen, eta 22-7 nagusitu zen Peña II.a, Elordiren aurka. 

Ondorioz, Promozio Mailako Lau t'erdiko Txapelketako finala erabakita geratu da: Agirreren eta Peña II.aren artean jokatuko da, azaroaren 11n. Finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian jokatu zuten bi pilotariek elkarren aurka. Orduan, Agirre nagusitu zitzaion tolosarrari, 22-17ko emaitzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!