Kantuan eta nahasian

Ataria 2017ko urriaren 28a

Hileko azken larunbata denez, Tolosa Kantari ekimenekoak kalera atera dira, baina konpainia ederrean. Tolosaldeko gainerako herrietako kantu jiretakoak eta Goierrikoak batu zaizkie. Denak nahasian aritu dira.

Udaberri dantza taldeko fanfarreko kideak eta dantzariak ere aritu dira goizean zehar Tolosako kaleetan. 500 lagun inguru batu dira gaurko festara. Ondoren, bazkaria egin dute Zerkausian eta 16:00etatik aurrera ikuskizuna eta kantu giroa izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!