Bazkaria, dantzatu eta abestu aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 22a

Tolosako San Esteban auzoko aste kulturalaren barruan, babarrun jatea egin dute arratsaldean. Une honetan, Joxe Jabier Mendizabalek gidatutako dantzaldia eta toka txapelketa ospatzen ari dira.

Goizean goiz, 9:00ak aldera hasi da jai giroa Tolosako San Esteban auzoan. Lehenik, musikarien txanda izan da, eta txistularien atzetik irten dira trikitilariak eta auzoko txaranga. Tartean, meza egin dute auzoko hildakoen alde eta Radio Control-eko autoen erakustaldia ere izan da, Ttorreko aparkalekuan. Ondoren, bazkal ordua heldu da, eta ferialeku atarian, berrogeita hamar bat lagun bildu dira, heldu, gazte zein haur, euritik babestu nahian eta arratsaldeko dantza eta kantu saioetako indarrak berreskuratzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!