Nacho Aguadok irabazi du Skate Txapelketa

Ataria 2017ko urriaren 21a

XVII. Skate Txapelketa jokatu da gaur Bonberenean; Nacho Aguadok irabazi du, eta Eneko Zubiria bigarren sailkatu da. 

Hamazazpigarren urtez jarraian, skate txapelketa jokatu da gaur Bonberenean. Nacho Aguadok irabazi du eta bigarren Eneko Zubiria sailkatu da. Hirugarren postua Aitor Vitoriak lortu du, eta laugarren Esteban Vargas silkatu da.

Graffiti erakustaldia ere izan da, eta gauean, La Furia, La Basu eta Little Martin Seletah-ren kontzertuak izango idra. 

 

Sailkapena:

1. Nacho Aguado

2. Eneko Zubiria

3. Aitor Vitoria

4. Esteban Vargas

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!