Tolosako Naturaldia omentzeko liburu bat argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 20a

Ingurumen jardunaldiek mende laurdena bete dute, eta adituen iritziz mamitutako argitalpena baliatu du, aldundiak, egitasmoa omentzeko.

Naturaldia: 25 gai pil-pilean izenburu hartuta, 25 gairi leihoa zabalduko die liburuak, ingurumenaren esparruko 25 adituren eskutik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzak aurkeztu dute lana eta bertan izan dira, besteak beste, Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatua eta Shole Martin Naturaldiako antolatzailea.

Liburuak bi zati izango ditu. Batetik, 25 adituren artikuluak bilduko ditu, eta argitalpenaren zati mamitsuena izango da; naturalistek, zientzialariek, filosofoek, kazetariek nahiz artistek utzi dute beren alea, Naturaldiko liburuan, eta honakoa da kolaboratzaileen zerrenda: Iñaki Aizpuru, Sebastian Alvaro, Joaquin Araujo, Pedro Arrojo, Joseba Azkarraga, Luis Balarion, Pedro Caceres, Mabel Cañada, Carlos de Hita, Teresa del Valle, Miguel Delibes, Arturo Elosegi, Javier Garcia Breva, Nisa Goiburu, Jane Goodall, Asier Hilario, Jose Antonio Marina, Emilio Miguel Mitre, Daniel Pauly, Odile Rodriguez de la Fuente, Salvador Rueda, Margarita Salas, Jordi Sargatal, Manuel Toharia eta Adolfo Uriarte.

Aditu horien guztien aleez gain, liburuak Naturaldian mugarri izan diren une eta bitxikeriak bildu ditu, argazkiz hornituta. Azkenik, Itziar Eizagirre ingurumen abokatu eta idazlearen epilogo batek biribildu du argitalpena, 25 kontakizunekin.

GFAk jakinarazi du, Naturaldia: 25 gai pil-pilean liburua saretik ere jaitsi daitekeela, www.gipuzkoaingurumena.eus ataritik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!