Kultur Astean murgilduta daude San Estebanen

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 19a, 11:00
Belen Nevado aktoreak 'Hot Flash' antzezlana eskainiko du, bihar.

Herri Krosarekin hasi zuten egitaraua pasa den astean; auzoaren etorkizunari buruzko hitzaldia izango dute gaur, 19.30ean.

Pasa den astean, urriaren 12an, hasi zuten Kultur Astea Tolosako San Esteban auzoan. Ordutik hainbat ekitaldi izan dituzte eta gaur bertan ere badute hitzordurik. 19:30etik aurrera Tolosako Udaleko teknikari eta arduradunek auzoaren etorkizunari buruzko hitzaldia eskainiko dute eta ondoren pintxo-potea izango dute elkartean, Box.A elkartean eta Hiru-Aldeta tabernan. Jarraian North of the sun dokumentala ikusi ahal izango da Box.An.

Bihar Patata Tortilla Lehiaketa egingo dute hamabosgarren aldiz, eta ondoren, Belen Nevado antzezle, zuzendari eta gidoilariaren Hot Flash antzezlana ikusi ahal izango da.

Igandean bukatu dituzte kulturari emandako egunak Tolosako auzoan eta urteroko hitzordu batekin egingo dute; auzoko babarrun jatea. Ondoren, dantzaldia eta karaokea ere izango dituzte Joxe Jabier Mendizabalen laguntzarekin.

 

San Esteban auzoko XXX. Kultur Astea

Gaur, hilak 19

  • 19:30. Auzoaren etorkizuna hitzaldia, udal teknikari eta ordezkarien eskutik.
  •  Ondoren, pintxo-potea, elkartean, Box.An eta Hiru-Aldeta tabernan.
  • Jarraian, North of the sun dokumentala, Box.An.

Bihar, hilak 20

  • 19:00. XV. Patata Tortilla Lehiaketa eta ondoren, luntxa.
  • 22:00. Hot Flash (Revolusión hormonal) antzezlana, Detritus Teatrus taldearen eskutik.


Hilak 21, larunbata

  • 16:30. Haur jolasak Box.A elkartekoekin.
  • 18:00. Buruhandiak.
  • 19:00. Txokolate jatea.
  • 22:30. Malizia eta Eztanda taldeen kontzertuak, eta ondoren, tekno gaua Puntzaka & NDY Dj’s-en eskutik.


Hilak 22, igandea

  • 09:00. Diana auzoan zehar, herriko txistulariekin.
  • 10:00. Trikitixa auzoko baserrietan.
  • 11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan.
  • 11:00. Radio Controleko kotxeen erakusktaldia, Ttorreko aparkalekuan.
  • 12:00. Auzoko txarangarekin kalejira.
  • 14:00. Auzoko babarrun jatea. Ondoren, dantzaldia eta karaokea Joxe Jabier Mendizabalen eskutik eta atsedenaldian, toka txapelketa.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!