Topic, landa eremuko emakumeen topagune

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urriaren 16a

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Topic zentroak hartu du aurtengo topaketa; goiz osoko mintegia izango dute.

Urtez urte Euskal Herriko herri bat aukeratu, eta bertan elkartzen dira landa eremuko emakumeen ordezkariak, beren nazioarteko eguna ospatu, eta eguneroko bizipenak partekatzeko. Atzoko efemeridearekin bat eginda, Topic zentroan dira, gaur, eta eguerdira bitarteko egitaraua prest dute.

Irekiera 10:00etan izan da, eta erakundeetako ordezkarien ardura izan da, bertaratuei ongietorria ematea. Horrela, Olatz Peon Tolosako alkatearekin batera, bertan izan dira Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuordea, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta EAEko foru aldundietako ordezkariak.

EAEko nekazaritza sektoreko emakumeen egoera aztergai izango dute eta, eguerdi aldera, Tolosako Babarruna elkarteko kideen testigantza ezagutu ahal izango dute bertaratuek. Azkenik, landa eremuko emakumeen aitortzari tartea eskainiko diote, eta mintegia Irma Basterrak itxiko du, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren garapen eta europar politikaren arduradunak. Mintegia bazkal aurretik amaituko dute, eta bazkari legearekin biribilduko dute Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!