Topic-en joan den ikasturtean hasi ziren antzeztutako bisita gidatuak eskaintzen, eta asteburuan berriro ekingo diote egitasmoari. Hilean behin antolatuko dituzte bisitak, larunbatez, eta urriaren 14a izango da, urriko bisita dramatizatuen eguna. Horrela, bi saio antolatu dituzte: 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izena emateko 943 65 04 14ra deitu eta cit@cittolosa.com-era idatzi beharko da. Helduek 7 euro ordainduko dute, eta haurrek 5.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?