Urriaren 17an ekingo dio ikasturteari, irakurle klubak

Ataria 2017ko urriaren 12a

Tolosako Aranburu jauregiko irakurle klubak datorren urriaren 17an ekingo dio, ikasturte berriari. 18:30ean hasiko da saioa, eta baita ikasturteko saio guztiak ere, eta ez da beharrezkoa izango izena ematea. Euskarazko nahiz gaztelerazko liburuak izango dituzte aztergai eta datorren asteartean Manual para mujeres de la limpieza aztertuko dute. Hurrengo saioa azaroaren 21ean izango da, Maite Gurrutxagaren Habiak hizpide izateko, eta autoreak ere parte hartuko du hitzorduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!