Behobia prestatzeko Tolosako XXX. Herri-Krosa, bihar

Asier Imaz 2017ko urriaren 11

Helduen lasterketa 11:00etan hasiko da; 12:00etarako III. Txiki Krosa antolatu dute.

Behobia-Donostiarako hilabete falta da. Korrikalariak prestaketa lanetan dabiltza buru-belarri. Horretarako hitzordu ederra dute Tolosan, bihar, 11:00etan. Tolosako XXX. Herri-Krosa jokatuko da, San Esteban Auzokide Elkarteak antolatuta. Auzotik irtengo dira parte hartzaileak, eta 8,1 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Izen ematea herrikrosa.eus webgunean edo egunean bertan egin daiteke, lasterketa baino ordubete lehenago.

12:00etan txikien krosa izango da, leku berean. 9 eta 14 urtera bitarteko bi lasterketa izango dira, 500 eta 1.250 metrokoak. Izen ematea doakoa da, 11:30etik aurrera Ferialekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!