Idiakez jauregiak hartuko du 2018ko egutegiko azala

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urr. 11a, 10:50
Argazkia: Tolosako Udala

Jose Angel Artutxaren argazkiak jaso ditu boto gehien, eta 600 euroko ordainsaria irabazi du tolosarrak; udalak azaroan aurkeztuko du egutegia, jendaurrean.

2018ak badu bere argazkia Tolosan; eta, argazkiak, egilearen aurpegia. Tolosako Udalak iragarri du, Jose Angel Artutxaren Idiakez jauregia argazkiak jaso dituela boto gehien, TolosanKlisk lehiaketan eta, horrela, 600 euroko ordainsaria jaso du, Olatz Peon alkatearen eskutik. Egutegiko argazki nagusia izango da Artutxarena, baina epaimahaiak beste hamabi ere aukeratu behar izan ditu, urteko hilabete bakoitzerako bana; azaroan aurkeztu eta banatuko dute 2018ko egutegia. Honakoak dira irabazleak:

  • Urtarrila: Idoia Zabaleta Urkolaren Begira.
  • Otsaila: Idoia Zabaleta Urkolaren Leihoak.
  • Martxoa: Joseba Garmendiaren Jolastu nahi?.
  • Apirila: Iñaki Otegi Arrospideren Santa Luziko ermita.
  • Maiatza: Idoia Davila Uzkudunen Sputnik.
  • Ekaina: Juanan Lazkano Ajamilen Euskal Herria estenopeika.
  • Uztaila: Fermin San Sebastian Salaberriaren Eraikuntza berria.
  • Abuztua: Idoia Davila Uzkudunen Kaleartean.
  • Iraila: Aratz Elkoro Salvadorren Iurramendiko Putzua.
  • Urria: Elena Marquez Roperoren Bonberonea.
  • Azaroa: Izaro Altunaren Bi.
  • Abendua: Iñaki Ugartemendiaren Lehortzen.

Guztira, 277 lan aurkeztu dituzte aurten, 67 parte-hartzailek, eta Olatz Peonek azpimarratu egin nahi izan du, lehiaketaren arrakasta. Bide horretan, eskerrak eman nahi izan dizkie, bai argazkilari parte-hartzaileei, bai Iñigo Royo eta Ura Iturralde epaimahaikideei ere, egindako lanagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!