Udazken jokoetako irabazleak

Ataria 2017ko urriaren 10a

Iturriza Elkartearen Udazken Jokoetako irabazleak ondorengoak dira. Musean, lau erregetara JoseMaria Corral-Francisco Etxeberria izan dira txapeldunak, Alejandro Sanchez-Miguel Diaz de Leceari irabazita. Zortzi erregetara, Bartolome Tolosa-Leandro Uranga nagusitu dira, Angel Izaguirre-Felix Antolinen aurretik.

Tutean, txapela Angel Izaguirre-Felix Antolinentzat izan da, Felix Cañas-Sebastian Hernandezi irabazita. Puntxoan, Jose Francisco Telleria-Francisco Lizarralde nagusi, Antonio Iztueta-Juan Bautista Aranzaberen aurretik. Txintxonean, Alejandro Sanchez txapeldun. Txapeldunordea, Juan Bautista Aranzabe. Eta tokan, Anselmo Herrero izan da txapelduna; Demetrio Gomez bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!