Begirale ikastaroa egiteko aukera izango da Tolosan

Ataria 2017ko urriaren 10a

Inmakulada Lanbide Ikastolan izango dira saioak, asteazken edo ostiraletan; bihar izango da matrikula egiteko azken eguna.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan begirale ikastaroa egiteko aukera izango da aurten ere. Matrikula-epea ixtear dira, eta bihar izango da izena emateko azken eguna.

Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolaren eskutik eskainiko dituzte saioak eta, aurten, estreinekoz, Tolosan bi talde osatzea erabaki dute, «urtetik urtera gazte gehiagok parte hartzen dutela ikusita».

Horrela, beraz, asteazkenetan ariko da talde bat, eta ostiraletan bestea. Saio teoriko eta praktikoak uztartuz, 310 orduko ikastaroa izango da, eta amaitzen dutenek begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.

Informazio osatua eta matrikulatzeko datu-orria www.aisialdia.eus/aisiola atarian daude eskuragarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!