Infantilak eta seniorrak, Euskal Herriko txapeldun

Ataria 2017ko urriaren 8a

Senior mailako kideak: Iratxe Martin, Saroi Eskisabel, Anne Lezea, Joane Zugasti eta Arrate Garcia. TOLOSALDEKO ATARIA

Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko bi taldeek, urrezko domina eskuratu dute, gaur goizean, Gasteizko San Andres kiroldegian jokatu diren Euskal Herriko txapelketetan.

Garaipen honekin, senior mailako neskek, Alakanten, azaroaren 24tik 26ra bitarte ospatuko den Erreginaren Koparako txartela eskuratu dute. Honakoa izan da, Tolosako klubak Arabako hiriburura eramandako kirolari eta prestatzaileen zerrenda:

Senior mailako taldea:

Iratxe Martin
Arrate Garcia
Anne Lezea
Joane Zugasti
Saroi Eskisabel

Infantil mailako taldea:

Carla Aranzabe
Ane Alustiza
Mara Herrera
Onintza Sukia
Aitane Goikoetxea
Ismene Agirre

Prestatzaileak:

Nerea Otaegi
Sara Alonso
Arantxa Aristondo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!