Tolosako gizonezko bat hil da Asparrenan

Ataria 2017ko urriaren 8a

Atzo eguerdiko 12:30ak aldera gertatu zen ezbeharra, Arabako udalerrian, Lezeko leize inguruan. 39 urteko gizonezkoa, 80 metro inguruko altueratik erori ondoren, zuhaitz batetik zintzilik geratu zen, larrialdi zerbitzuek erreskatatu aurretik.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, gizonezkoa hilda zegoela ikusi zuten. Hala ere, gaur baieztatu dute tolosarra zela. 80 metro inguruko altueratik erori eta gero, 20 metro inguruko altueran zintzilik geratu zen. Hori dela eta, Aguraingo suhiltzaileek eta Ertzaintzaren erreskate taldeko kideek jaitsi zuten.

Eskaladan aritzen direnen artean oso gune ezaguna da Lezeko koba ingurua, Araiatik oso gertu dagoena. Jakitera eman dutenez, hildakoak ez zuen eskalada egiteko materialik, eta zenbait lekukoren esanetan, ez zen eskalatzen ari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!