Tenis jokalari tolosarrak agur esan dio Txinako Irekiari. Lara Arruabarrenak lehen partidan itsura ona eman zuen, eta Svetlana Kuznetsova errusiarrari irabaztea lortu. Bigarren partidan beste errusiar bat tokatu zitzaion, Daria Kasatkina. 90 minutuko iraupena izan duen partida gogorra jokatu ondoren, 6-4/7-5 galdu du tolosarrak.