Ibilbide laua du aurtengo Tolosako Herri Krosak

Ataria 2017ko urriaren 3a

Urtero egiten den moduan, urriaren 12an izango da Tolosako Herri Krosa, 11:00etan hasiko dena.

Aurten 30.ena izango da eta hainbat aldaketa izango dira: aldapa guztiak kendu dituzte eta 8 kilometroko ibilbide laua izango du, parte hartzea errazteko. Eta ez da diru saririk izango lehenengoentzat, bai, ordea, sariak eta ondorengo opari zozketa. Izena emateko aukera www.herrikrosa.eus webgunean dago 10 euro ordainduta eta irteeran bertan 14 euro ordainduta. Ibilbidean zehar laguntzeko prest dagoenak nahikoa du San Esteban auzora azaltzea 10:00etan.

Bestalde, haurren artean atletismoa sustatzeko asmotan, III. Txiki Krosa antolatu dute. 12:00etan hasiko da, eta aurten bi lasterketa ezberdin egingo dituzte, bat 500 metrokoa 9 urte artekontzat eta bestea 1.250 metrokoa 14 urte artekoentzat. Izen ematea doan da eta 11:30ak arte egingo da Ferialekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!