Zabalik da Jesus Torquemadaren mintegian parte hartzeko izen-ematea

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 2a

Datorren urriaren 30ean hasiko dira saioak, eta azaroaren 20an bukatu; aurtengoa IX. mintegia izango da.

Gaurkotasun soziopolitikoari buruzko mintegia urteroko hitzordu bilakatu da jada, eta Tolosaldean IKASTN zerbitzuak ez du hutsik egin, 2017ko udazkenean ere. Gaur zabaldu dute izen-ematea, eta internet bidez nahiz telefonoz egin ahal izango da (www.ikastn.com / 615 77 56 78), urriaren 16ra bitarte.

Jesus Torquemadak gidaturiko mintegia datorren urriaren 30ean hasiko da, eta azaroaren 20ra bitarte ariko dira, 19:00etatik 21:00etara, Topic zentroko aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!