Baratze bat, mila kolore

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 1a

Baratze bat, mila kolore 2 1506867505892
Baratze bat, mila kolore 4 1506867525052
Baratze bat, mila kolore 6 1506867541364
Baratze bat, mila kolore 7 1506867547103
Baratze bat, mila kolore 1 1506867498855
Baratze bat, mila kolore 3 1506867514143
Baratze bat, mila kolore 5 1506867533912
Baratze bat, mila kolore 8 1506867555154
Baratze bat, mila kolore 9 1506867564004
Baratze bat, mila kolore 10 1506867570258
Baratze bat, mila kolore 11 1506867578731
Baratze bat, mila kolore 12 1506867587627
Baratze bat, mila kolore 13 1506867595651
Baratze bat, mila kolore 14 1506867603394
Baratze bat, mila kolore 15 1506867611110
Baratze bat, mila kolore 16 1506867617418
Baratze bat, mila kolore 17 1506867624812
Baratze bat, mila kolore 18 1506867630511

Gipuzkoako Baratze Parkea osatzen duten erabiltzaileen topaketa egin dute goizean, Iurramendi Egoitzan.  Jakoba Errekondok, hitzaldi bat eskaini die bertaratu direnei, baratzaren inguruko zalantzak argitzeko asmoz.

Duela urte batzuk, martxan jarri zuten Gipuzkoako Baratze Parkeko Sarea, eta gaur goizean, Tolosan egin du geldialdia. Baratze parkeetako erabiltzaileak ez ezik, herritar ugari elkartu dira bertan, antolatutako jarduerez gozatzeko asmoz. Lehenik, Jakoba Errekondok, baratzeen inguruko hitzaldi bat eskaintzeaz gain, bisitariek egindako galderei erantzun die. Ondoren, haurrek, hazien inguruko Hazo Bonbak izeneko tailerrean parte hartu dute, bertako produktuekin osatutako hamaiketakoa eta bisita gidatuak egin aurretik.

Eguneko ekintzarik bereziena, intsektu hotelen lehiaketa izan da, baita egoitzan dauden adineko guztiek, kideen bisita jaso dutenekoa. Barruraino sartu dira, trikitilari eta guzti. Jarraian, adineko pertsona horiek, hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan dute. Azkenik, bazkari herrikoia ospatu dute, Aimarrek irabazitako toka txapelketa eta gero. Eguraldi txarra zela eta, zaharren egoitzako aterpean bildu dira guztiak, eta Lurlan-eko kideek prestatutako jakiak dastatu ahal izan dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!