Etiopia, gertuago

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko irailaren 23a

Abay elkarteak antolatuta, merkatu txikia egiten ari dira Trianguloa plazan. Abay elkartea Etiopiako haurrak adopzioan hartu dituzten gurasoek sortu zuten eta helburua, Etiopian proiektuak gauzatu eta diruz laguntzea da.

Zazpi urte dira jada, Abay elkarteak merkatu txikia antolatzen duela Tolosan. Elkarteko Maier Mendietak azaldu duenez, azken hiru urteetan 3.000 euro bildu dituzte merkatuan eta diru horrekin "gauza asko" egin ahal izan dituzte Etiopian. "Abay-k hainbat proiektu ditu Etiopian, elkartearen webgunean ezagutu daitezkeenak, tartean dira eskola bat, osasun sail bat eta baita putzu bat ere".

Trianguloan egongo dira 20:30ak arte eta bertan jendeak emandako gauzak dira nagusi; jostailuak, arropa, liburuak eta bestelako gauzak. Etiopiako artisautza ere erosi daiteke lagundu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!