Kataluniako erreferenduma demokrazia dela aldarrikatu dute

Ataria 2017ko irailaren 21a

EH Bilduk deituta elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Tolosako Trianguloa plazan, ANC Euskal Herriak antolatutako hitzaldiaren aurretik.

Assemblea Nacional Catalana d'Euskal Herria elkarteko kide Begotxu Olaizola eta Silvia Formentirekin 'Katalunia independentzia bidean' solasaldia ematen ari dira kultur etxean. Aurrez, Ataria Irratian hitz egin du Olaizolak, eta egoerak atzera bueltarik ez duela esan du; "erreferenduma gauzatu egingo delako".

Begotxu Olaizola:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!