'Iragana, lahar eta larrosa', ostiralean

Ataria 2017ko irailaren 19a

Ostiral iluntzean Segurako antzerki taldeak emanaldia eskainiko du Tolosako Leidor aretoan Gure Esku Dagok antolatuta. Iragana, lahar eta larrosa antzezlana eskainiko dute, 20:30etik aurrera, eta Kulturzale txarteleko eskaintzan ere txertatu dute hitzordua.

1923tik hasi eta 1936ko altxamendu militarraren arteko gertaerak antzeztuko dituzte. Sarrerak Leidor aretoko leihatilan edo kutxabank.es helbidean eskura daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!