Apustua etxekoek irabazi dute

Ataria 2017ko irailaren 16a

Xabi eta Jon Luzuriaga uganetarrek irabazi dute Uxer Mozo eta Mattin Jauregi ikaztegietarren aurkako desafioa, korrika, harri jasotzen eta aizkoran.

20 minutu inguru behar izan dute uganetarrek lanak amaitzeko. Bi kilometro korrika, 50 kiloko harri borobilari 12 jasoaldi eta kanaerdiko enborrari bi ebaki eman behar izan dizkiote, txanda librean. Parekatuta joan dira bi bikoteak eta azkenean, lau kolpegatik aurreratu dira auzokoak. Zortzi afari zeuden jokoan eta uganetarrak eraman dute saria.

Santuipeko festen barruan egin dute apustua eta jende ugari bildu da bertan. Hernaniko bertsolarien saioa entzun ondoren, auzo bazkarian bildu dira herritarrak eta arratseldean, mus txapelketa, ume jolasak, toka txapelketa eta 19:30ean Santuipekoen kontzertua izango da. 21:30ean egingo duten afariarekin borobilduko dute jai eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!