Tolosa CF-ko lehendakari berria aukeratuko dute

Ataria 2017ko irailaren 15a

Tolosa CF-ko bazkideen ohiko batzar orokorra egingo dute irailaren 29an, 19:00etan lehen deia eta 19:30ean bigarren deia, kultur etxeko areto nagusian.

Besteak beste, kontuen egoera eta aurrekontuak, eta klubaren informazio orokorra izango dira gaiak. Ondoren, ezohiko batzar orokorra egingo da, lehendakari berria izendatzeko. Hautagai zerrendak aurkeztu eta eta batzorde berria onartuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!