Ingurutxoa Bedaioko ikur

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 10a

Bedaioko auzotarrek gaur arratsaldean esan diete agur festei. Goizean, hamaiketakoa eta txirrindulari igoera ospatu dituzte, eta arratsaldeko herri kirol saioaren ondoren heldu da dantzarako garaia.

Bedaiok zerbait berezia badu, hori ingurutxoa da, bertako dantza. Eta hori, auzotarren aurrean dantzatzeko garairik aproposena da festetako azken eguna. Arratsaldeko 18:00etan izan da herri kirol saioa, eta ondoren hasi dira oinak eta hatzak astintzen dantzariak. Kalejira, fandangoa, arin-arina... denetik dantzatu dute, eta ederki asko aritu dira. Horrela, bertaratu direnen txalo zaparrada entzuteko aukera izan da.

Aizkoran eta harriak jasotzen aritu direnak, berriz, Atutxa eta Mugerza alde batetik, eta Aimar Irigoien eta Izeta II.a bestetik, izan dira. Azken honek, Bedaion egin du bere azken saioetako bat, urte amaieran erretiroa hartzekoa da eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!