Gazte bat aurkitu dute Oria ibaian

Ataria 2017ko irailaren 10a

Goizeko 7:50ak aldera gertatu da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta. Gizonezkoa, Asuncion klinikara eraman dute, baina zauri larririk gabe.

Larrialdi zerbitzuko kideek erreskatatu dute, Gorriti inguruan, Oria ibaiaren ertzean zegoen gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

7:50ak aldera gertatu da istripua, eta dirudienez, Larramendi auzoa eta alde zaharra banatzen dituen zubiaren ondotik zihoan oinezkoa, Orio ibaira erori da, baina Ertzaintzaren esanetan, gazteak berak ere ez daki nola heldu den egoera horretara. Erreskatea amaitu ostean, Asuncion Klinikara eraman dute zauritua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!