Joseba Lasa zena gogoan

Ataria 2017ko irailaren 9a

Tolosa CFk taldekide izandako Joseba Lasa omendu du gaur, erregional ohorezko mailako partida hasi aurretik. Gurasoek eta ilobak jaso dute oroigarria eta lore sorta.

Erregional ohorezko partida hasi aurretik egin nahi izan diote omenaldia Tolosa CFko jokalari izandako Joseba Lasari, bere heriotzaren 25. urteurrenean. Minutu bateko isilunea eskaini diote guraso zein ilobari lore sorta bat eta oroigarri bat eman aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!