Erretirodunen bilgune

Ataria 2017ko irailaren 8a

Meza nagusiaren ondoren jaurti dituzte Bedaioko jaiei ongi etorria emateko suziriak; erretirodunek hamaiketakoa egin dute Abaetxe jatetxean, eta ondoren, toka txapelketa egingo dute. 

Giro ederrean egon dira erretirodunak Bedaion; mezaren ondoren, Abaetxe jatetxean elkartu dira hamaiketakoa egiteko. Toka txapelketa ere izango dute gero, eta bazkaria egingo dute eguerdian. 

Arratsaldean, Sutarri eta Amezketako dantza taldeen emanaldia izango da; ondoren, poteoa egingo dute bertsolariekin. Gauean, zahagiardoa egingo dute eta Elustondo anai-arreben erromeria izango da herriko frontoian. 

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!