Sorosle ikastaroa antolatu du DYAk, astelehenean hasita

Ataria 2017ko irailaren 7a

Irailaren 29ra bitarte eskainiko dituzte saioak, Larramendin; amaieran, sorosle titulua eskuratu ahal izango da.

Datorren irailaren 11n, Sorosle eta Lehen Sorospenen ikastaroari ekingo dio DYAGipuzkoak, beste behin.

Hiru asteko iraupena izango du ikastaroak eta, beraz, irailaren 29ra bitarte ariko dira, 19:00etatik 21:00etara. DYAk Tolosan duen ordezkaritzan, Larramendi kaleko 7. zenbakian.

Aurrez ezagutzarik ez duenak ere parte hartu ahal izango du, egunerokotasuneko arrisku egoerei erantzuten irakatsiko baitute saioetan: bihotz eta birika suspertzea, zauriak nahiz hausturak, erredurak. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituztenek, DYA Gipuzkoaren Sorosle Titulua eskuratuko dute.

Matrikula 110 euro ordaindu beharko da, eta izena emateko zein informazioa eskatzeko, 943 46 46 22ra dei daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!