Euskal Ligako taldeen arteko triangularra jokatu zuten atzo

Ataria 2017ko irailaren 6a

Euskal Ligako hiru taldek triangularra jokatu zuten atzo Berazubiko futbol zelaian; Tolosa CFk partida bat irabazi, eta bestea berdindu egin zuen.

Euskal Ligako Tolosa, Añorga eta Goierri Gorri taldeen artean jokatu zuten atzo triangularra aurredenboraldia amaitu eta taldea Tolosako zaleen aurrean aurkezteko.

Tolosa CFk Añorgaren aurka jokatuko zuen lehenengo, eta 6-0 irabazi zuen etxeko taldeak. Ondoren, Añorga Goierri Gorriren aurka lehiatu zen eta goierritarrek irabazi zuten: 0-1. Azkenik, tolosarrek Goierriko taldearen aurka jokatu zuen eta bana berdindu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!