Iurreamendi egoitzako ate irekien jardunaldia egingo dute irailaren 30ean

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 25a, 18:14

Ate Irekien Jardunaldia egingo dute irailaren 30ean Iurramendiko Egoitzan. Horretaz gain, argazki lehiaketa antolatu dute eta aurtengo gaia Gure aiton-amonak da. Argazkiak irailaren 25a baino lehen bidali behar dituzte parte hartzaileek social@yurreamendi.com helbidera. Irabazleak bi pertsonentzako afaria eskuratuko du.

Egitaraua:

11:00. Iurreamendiko Koroa

11:15. Haurren marrazki lehiaketa

11:45. Argazki lehiaketa

12:15. Egoitza ezagutzeko bisita

16:30. Eskerrak ematea Piñata Igandeko parte hartzaileei: Miguel Angel Bermudez, Txilaba-bi, Babarruna konpartsa, Poca Tripa txaranga.

17:00. Egoitza ezagutzeko bisita

17:45. Merienda eta musika Jesus Mari Ibañezekin

18:00. Iurreamendi Egoitzako langileen tortilla lehiaketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!