Musika eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:
-Lehenengo zikloa: 4, 5 eta 6 urtekoentzako tailerrak, jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
-Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurtzea eta instrumentuak ezagutzea.
-2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak edo korua.
-Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak edo korua.
Bulegoko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era; telefonoa, berriz, 943 65 15 93 da.