Euskal Ligako taldeen arteko triangularra jokatuko dute arratsaldean

Ataria 2017ko irailaren 4a

Senior nesken Euskal Liga asteburu honetan hasiko da. Aurredenboraldia amaitzeko eta taldea Tolosako zaleen aurrean aurkezteko, triangularra jokatuko dute gaur, asteartea, 18:00etatik aurrera.

Euskal Ligako Tolosa, Añorga eta Goierri Gorri taldeen artean jokatuko dute triangularra Berazubiko futbol zelaian; 18:00etan, Tolosa CFk Añorgaren aurka jokatuko du; 19:0etan, Añorga Goierri Gorriren aurka lehiatuko da, eta azkenik 20:00etan, etxeko taldeak Goierriko taldearen aurka jokatuko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!