Bedaioko jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 7a, 07:55

Bedaioko jaiak ospatuko dituzte bihar hasi eta igandera bitarte; herri afariak, haur jolasak eta herri kirolak izango dituzte, besteak beste.

Bedaion ere herritarren bilgune izango dira festak: mahaiaren bueltan bilduko dira erretirodunak ostegunean eta herri afariak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean.

Ostiralean, Sutarri eta Amezketako dantza taldeen emanaldia izango da eta bertso poteoarekin borobilduko dute eguna. Larunbatean, ume jolasak egingo dituzte herritarrentzat, eta aspaldiko ohiturei jarraituz, baratxuri zopa eta txokolatea eskainiko dute goizaldeko ordu txikiak arte geratzen direnentzat; horretarako, erromeria doinuak izango dituzte Izer eta Alabier eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

Igandean izango dira festetako ekintza nagusiak. Eguerdian, Bedaioko XXVIII. Txirrindulari igoera jokatuko da. Arratsaldean, berriz, herri kirolen txanda izango da: Atutxa eta Mugerza aizkolariak eta Aimar Irigoien eta Izeta II harri jasotzaileak arituko dira indarrak neurtzen. Ondoren, Bedaioko ingurutxoa dantzatuko dute.

Uda izaten omen da herriko festen garaia, baina eskualdean behintzat, bada oraindik ajerako tartea. 

 

EGITARAUA

Irailak 8, ostirala

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa trikitilariekin eta toka txapelketa.

14:00. Jubilatuen bazkaria Abaetxe jatetxean.

17:00. Sutarri eta Amezketako dantza taldeen emanaldia.

19:00. Bertso-poteoa.

21:00. Zahagiardoa.

Ondoren. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

 

Irailak 9, larunbata 

17:00. Ume jolasak.

21:00. Herri afari nagusia.

Ondoren. Erromeria Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañagarekin.

Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolatea.

 

Irailak 10, igandea

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa trikitilariekin .

13:00. Bedaioko XXVIII. Txirrindulari igoera.

18:00. Herri-kirolak. Aizkolariak: Atutxa eta Mugerza. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien eta Izeta II.

Jarraian. Bedaioko ingurutxoa.

21:00. Afaria Artubi elkartean mondejua eta ardi gixaduarekin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!