Urte amaierarako bukatuko dute Berazubi eta Amarotzen arteko eraberritzea

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 31

Azken bi faseek 123.551 euroko aurrekontua izango dute; espaloia zabalduko dituzte, eta baita argiteria eta euri-uren sarea berritu ere.

Amarotz eta Berazubi auzoen arteko oinezko bideari segurtasun eta erosotasuna emateko helburuz, joan den urtarrilean hasi zituzten eraberritze lanak. Lehen fasea amaituta, Martin Jose Iraola kaletik Kondeaneko aldaparainoko zatia konpondu dute, batez ere, espaloiak zabalduz, errepidea estutuz, bi bideen lotunea hobetuz, kaleko argiak berrituz eta seinaleak ezarriz. Zati horren aurrekontua 370.122 eurokoa izan da, guztira, eta urtea amaitzerako falta diren beste bi zatiak eraberrituko dituztela jakinarazi du Tolosako Udalak.

Batetik, Iurreamendi egoitzako sarreratik suhiltzaileen biribilgunerainoko zatia konponduko dute eta, azkenik, Berazubiko biribilgunearen eskuineko espaloia ere eraberrituko du udalak. Bi esku-hartze horiek, guztira, 123.551 euroko aurrekontua izango dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!