Glaukomaren 'Kalima', kalean

Tolosaldeko Ataria 2017ko irailaren 1a

Hirugarren estudioko lana gaur argitaratu du Glaukomak; 14 kantuz osatu dute lana, eta zuzenean aurkeztuko dute Bonberenean irailaren 8 eta 9an. Tolosaldeko Atariak Joantxo Arakama taldekidea elkarrizketatu du eta datorren astean argitaratuko du, hemen aurrerapena.

Beltzetik zurira jauzi egin zuten, lehen bi diskoetan. Orain, berriz, Glaukoma taldeak itsasora begira jarri nahi izan du, hirugarren estudiokoa errima, kritika eta sormenaz josteko. Kalima izenburupean, lan osoa zintzilikatu dute Youtubeko kanalean.

Taldeak iragarri bezala, zuzeneko aurkezpena datorren irailaren 8an izango da, Bonberenean. Sarrerak azkar agortu ziren, ordea, eta hurrengo egunean bigarren kontzertua eskainiko dute, leku berean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!