'Tenpora'-k bigarren diskoko kantuak aurkeztuko ditu ostiralean Lesakan

Ataria 2017ko abuztuaren 30a

Tenpora musika taldeak irailaren amaieran kaleratuko du Itzulika beren bigarren diskoa. Diskoa kaleratu aurretik, aurkezpen kontzertua eskainiko du ostiral honetan, 20:00etan, Lesakako Plaza Zaharrean.

Tenporak taldeko kideak Tolosa eta Donostiakoak dira eta irailaren amaieran aurkeztuko dute hamar kantuz osatutako Itzulika auto-ekoizpena.

Kontzertu "berezia" izango da, disko kaleratu aurretik eskainiko baitute emanaldia. Uztailean Beasaingo Igartza jauregian eskaini zuen lehen zuzenekoa, eta bigarrena, ostiral honetan izango da Lesakako Plaza Zaharrean, 20:00etan.

Kantuek pop eta jazz erritmoak dituzte eta elektronika eta rock progresiboa ere nahastu dute kantuetan. Diskoa Beasaingo Pottoko estudioan grabatu dute Fredi Pelaez musikari eta soinu teknikariarekin. Halaber, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazleekin ere elkarlanean aritu dira kantuen hitzak sortzen. 

2013ko martxoan elkartu ziren lehen aldiz; lau urte hauetan maketa eta lehen diskoa (Mundu Berria, 2015) argitaratu dituzte, "soinu sendoaren bilaketa prozesua" abian jartzeko asmoz. Disko honetan, beren "heldutasuna" ikusi ahal izango da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!