Esnekien mundua ezagutzeko tailer praktikoa izango da Tolosako Azokan. Orendaingo Larreta Esnekiak etxeko kideek eskainiko dute larunbat honetan, irailaren 2an, 11:00etan. Esneki osasuntsuak egiten erakutsiko dute hainbat osagai eta aukera erabiliz. Bost eta hamaika urte arteko haurrei zuzendutako tailerra da eta doan izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 688 826 880 telefonora deitu dezakete herritarrek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?