Tolosako CF Atletismo eskola irailaren 4an jarriko da martxan. Infantil mailako haurrek (2004-2005) astelehenean, asteazkenean eta ostiralean entrenatuko dute 17:30etik 18:45era. Alebin mailakoek (2006-2007) astelehenean eta asteazkenean, 17:30etik 18:30era. Azkenik, benjaminek eta aurrebenjaminek (2008-2011) bi egun izango dituzten aukeran: asteartea edo ostirala, 17:30etik 18:30era. Astelehenean, asteazkenean eta asteartean izango dituzte lehen entrenamenduak, hurrenez hurren. Kezkarik izanez gero, 963-67-17-49 telefonora deitu dezakete herritarrek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?