Pertsona bat atxilotu dute Tolosan, denda batean lapurtzea egotzita

Ataria 2017ko abuztuaren 28a

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Tolosan, telefonia denda batean lapurtzea egotzita. Goizaldean gertatu da lapurreta, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Aurrekari polizialak ditu atxilotutakoak eta gaur goizean epailearen esku utzi dute.

Goizaldeko 3:45etan, Ertzainek jakin dute Tolosako telefonia denda batean lapurtu dutela. Ertzainak dendara hurbildu dira eta dendako atea indarrez irekita zegoela ikusi dute. Hiru pertsonek egin dute lapurreta, segurtasun kameretan ikusi dutenez. 

4:30ean, Tolosako udaltzaingoak jakinarazi du ustez lapurretan parte hartu duenetako bat harrapatu dutela. Baieztatu egin dute horrela zela, eta atxilotu egin dute gizona. 42 urte ditu eta aurrekari polizialak ditu; epailearen esku utzi dute gaur goizean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!